Hiri-hondakin solidoak (HHS) edo hiri-hondakinak energia erabilgarria ekoizteko balia daitezkeen hirietako eta hirien eraginpeko eremuetako hondakinak dira; esate baterako, etxe, saltoki, zerbitzu, industria eta erakundeetan sortuak.[1] Hiri-hondakin solidoek ez dituzte arriskutsutzat sailkatutakoak barne hartzen, nahiz eta aipatutako aurreko leku edo jardueretan ekoitzi litezketeen.